Podcast

•2010/05/20 • Utzi erantzun bat

Hona emen Audacity programarekin egindako nire lehen podcasta. Egia esan oso interesgarria iruditu zait programa hori erabiltzea aukera asko ematen dituelako.

kontzertua

Sustatu

•2010/03/25 • Utzi erantzun bat

Gaur goizean “nick dut nik” saioaren bideo bat ikusi dut interneten. Berta “Sustatu” webguneari buruzko elkarrizketa bat agertzen da bere editore nagusiarekin Luistxo Fernandez. Elkarrizketa horretan Sustatu zer den eta nola sortu zen azaltzen du.

Sustatu 2001. urtean sortu zen CodeSyntax eta Goiena enpresen bitartez eta euskaraz idatzitako webglog kolektibo bezala definitzen da. Garai hartan Euskal Herriko interneteko erabiltzaileen artean fobia zabalduta zegoen eta esan daiteke teknologia berriei muzin egiten zietela. Sustatu barrera hori apurtu nahi zuen eta handik gutxira erreferentzia bihurtu zen iraultza berri bat ekarriz. Euskal Herrian oraindik ez ziren blogak existitzen beraz aitzindari bilakatu zen formatu berritzaile batekin.

Esan behar dut Sustatu ezagutzen nuela klasean honi buruz hitz egin zigutelako. Egia esan pena merezi duen webgunea da. Diseinu aldetik polita eta ongi egina dagoela esango nuke. Hainbat gai jorratzen dira: interneteko kontuak, teknologia berriak, hizkuntza eta noizbehinka eguneroko albisteak. Niretzat interesgarriena da erabiltzaileari aukera ematen zaiola albisteak idazteko. Hori eskertzekoa da idaztea gustatzen bazaizu eta zerbait partekatu nahi baduzu. Gainera sare sozialen bitartez iruzkinak egiteko aukera ematen da ere bai.

Albistegi alternatibo bat bilatzen ari bazara Sustatu aukera on bat da. Gainera euskararekin konpromisoan.

Kontuz pasahitzekin!!

•2010/03/22 • Utzi erantzun bat

Gaur interneten “Choosing a smart password” titulutzat duen artikulu bat irakurri dut. Sarean ezin gara ezertaz fidatu eta batez ere kontu handiz ibili behar gara zein lekutan ematen dugun izena. Webgune askok eskaintzen dituen zerbitzu askotan erregistratu nahi badugu, beti derrigorrezko datu batzuk bete behar ditugu. Eta beti pasahitz bat sortu behar dugu kontua baieztatzeko. Gaur egun kontu asko irekitzen ditugu interneten eta batzuetan informazio pribatua erabiltzen edo erakusten dugu toki hauetan. Baina, eroso sentitu gaitezke? Badakigu zehazki ea gure pasahitza segurua den? Artikulu honetan hainbat aholku ematen dizkigute phising fenomenoari aurre egiteko.

Internet erabiltzen dugunok eta batez ere kontu asko ditugunok, beti tranpa berdinean erortzen gara pasahitz bat sortzeko orduan. Pasahitz berbera erabiltzen dugu toki guztietan, familiarren izenak erabiltzen ditugu, data bereziren bat idazten dugu eta beste batzuetan paper batean apuntatzen ditugu ez ahazteko. Hau ohikoena da kasu gehienetan eta ez dago ondo egina. Pasahitz erraz bat erabiltzen badugu eta intentzio txarrak dituen norbait lortzen badu, arazoak izan ditzakegu. Horregatik neurri batzuk hartu behar ditugu gure segurtasuna gogortzeko. Neurri hauek izan daitezke esate baterako hitzez eta zenbakiz osatutako pasahitzak erabili, inoiz idatzi inguruko pertsonen izenak, datak saihestu, ez erabili beti pasahitz berbera toki guztietan, paper batean idazten badugu ez utzi bistan…

Aitortu behar dut egoera honi ez diodala kasu asko egiten eta pasahitz bat sortzeko orduan ez dudala asko pentsatzen. Askotan beti berdina erabiltzen dut gero ahaztuko zaidala pentsatzen dudalako. Artikulua irakurrita ohartzen nahiz argiago ibili behar garela kontu hauekin eta ez garela hain fidakorrak izan behar. Gure pribatutasuna mantendu behar dugu beti, batez ere edonor sar daitekeen leku batean, esaterako internet. Garai hauetan pertsona oso bizkorrak daude kanpoan eta ezin diegu gauzak erraztu. Beraz, argi ibili beharko gara, pasahitz eraginak erabiltzen eta segurtasun aholkuak jarraitzen.

Pribatutasuna?

•2010/03/18 • Utzi erantzun bat

Gaur egun kontu handiz ibili behar gara zer esaten dugunarekin, batez ere interneten maiz publikatzen badugu edo hedabide batean lan egiten badugu. Teorian iritzi askatasuna dugu zerbait esaterako edo idatzirako orduan. Betiere saihestu behar dugu esaten edo egiten duguna ez duela inori kalterik egiten. Kontsekuenteak izan behar gara gure ekintzekin arazo larriak izan ez nahi baditugu gero.

Bestela hor daukagu EAJko blogari bati gertatu zitzaiona. Pertsona hau bere blogean bere partidua kritikatzen zuen eta horren ondorioz bota zuten. Nire ustez blog batean nahi duguna idatzi dezakegu baina beti kontu handiz, inori kalte egin gabe eta ondorioetan pentsatuz.

Ondorioez hitz egiten badugu beste kasu bat etortzen zait burura. Pasadan urtean eskandalu mediatiko bat egon zen Estatu Batuetan. Gauza zen telebistan agertzen zen aurkezle batek bere bizitza profesionala arriskuan jarri zuela bere bizitza pribatua publiko bihurtu zenean. Gero barkamena eskatu zuen publiko aurrean eta gauzak konpondu ziren.

Kasua da orain pribatutasun gutxi dagoela teknologia berrien eta morboaren menpe dagoen mundu honetan. Badirudi gure bizitzak kontrolatuta daudela eta gure ekintzak baldinpetuta daudela. Kontu handiz jokatu behar dugu bestela ondorioak txarrak izan daitezke.

Telebista interneten

•2010/03/11 • Utzi erantzun bat

Gaur hitzaldi batean egon naiz. Hitzaldi honetan telebista interneten zuen gai bezala eta honen inguruan aritzen diren hainbat aditu etorri dira unibertsitatera, fenomeno hau zer den erakustera.

Denok dakigu interneten gauza guztiak oso bizkor aldatzen direla eta etengabe edukiak berritzen ari direla. Gauza berbera gertatzen da telebistan. Aldaketa hauek teknologiaren aurrerapenei sor dizkiogu. Gaur  ikus-entzunezkoak, interneten izaten ari diren eragina azalduko dut entzundakoaren eta nire iritziaren arabera.

Esan bezala ikus.entzunezko mundua aldaketa izugarri bat bizitzen ari da. Orain arte telebista, irratia eta horrelako hedabideek gauza bakarra ziren. Hau desabantaila bat zuen. Programazioa kontsumitzerako orduan mugatuak geunden. Orain interneti esker hau aldatu egin da. Gaur egun bakoitzak erabakitzen du zer ikusi, non ikusi eta zein ordutan ikusi. Askatasun gehiago dugu edukiak kontsumitzerako orduan. Dagoeneko badago aparailu bat programatzen duzuna, telebistatik edozer grabatzeko erabiltzailea bertan izan ez arren. Hau etorkizunean zer gertatuko den pista bat bezala hartzen dut nik. Urte gutxi barru, orain ez bada, telebista gutxi erabiliko dugula uste dut. Interneti esker edozein film, telesail, irratsaio… ikus dezakegu nahi dugun tokian edozein momentuan. Hedabideek egoera honetaz jabetzen dira eta bere eduki guztiak interneten jartzen ari dira, telebista interneten sarraraziz.

Baina hedabideez aparte, edonork egin dezake telebista interneten. Bakarrik kamara bat eta gogoak behar dira sarean ikus-entzunezkoak igotzeko. Internet aukera hori ematen du. Ez gara profesionalak izan behar ikus-entzunezkoetan aritzeko. Eta adibide honena hitzaldian ezagutu dugun pertsonak dira. Beraiek ez dira profesionalak, baina gustuko dute kamerekin aritzea ikus-entzunezkoak egiten. Egun batean programa bat egitea pentsatu zuten eta hori zabaltzeko aukerarik onena internet zela ikusi zuten. Beraz martxan jarri zuten proiektua eta orain interneten ikus dezakegu beraien lana. Horretaz gain beste webgune interesgarriak ikusi ditzakegu sarean non kalitatezko telebista egiten den: BalzakTV,Lostintv

Mundu berri baten ateak irekitzen ari dira. Esan bezala orain edonork egin eta zabaldu ditzake bideoak. Milaka WebTv agertzen ari dira non erabiltzaileak serieak, programak edo nahi duena igotzen dutenak. Niri gehien gustatu zaidana izan da, jakitea edonork egin dezakeela lan ikus-entzunezkoekin. Sormena, gogoak eta denbora dedikatzea bakarrik besterik ez da behar, softwarea erabiltzeaz gain. Gaur egun, ikus-entzunezko mundua oso konpetitiboa da eta ez da erraza lanpostu finko bat lortzea. Baina teknologiari esker orain mundu horretan lan egin dezakegu eta ideia edo egitasmo bat aurrera eraman nahi badugu, egin dezakegula jakin behar dugu. Bestela hor dago “el Cosmonautaren” kasua. Egia da ez dugula dirurik irabaziko, baina gauza hauek ez dira diruarengatik egiten baizik eta gustuko zerbait zabaltzeko asmoarekin. Norbaiti gure ideia gustatzen bazaio eta laguntza ekonomikoak ematen badizkigu, hobeto. Baina hori beste kontu bat da.

Bizitzaren antojuak

•2010/03/09 • Utzi erantzun bat

Orain dela bost hilabete bukatu nituen kazetaritzako ikasketak eta ez zitzaidan ezer ateratzen. Niri betidanik gustatu egin zait kazetaritzaren mundua, jende asko ezagutzen duzulako eta egoera bitxiak bizitzeko aukera ematen dizulako. Euskal Herrian lan egitea gustatuko litzaidake alde batetik maite dudan jendea hemen bizi delako eta beste aldetik bizitzeko kalitatea ona delako. Dagoeneko, Euskal Herriko hainbat egunkarietara bidali egin dut curriculuma baina ez dut erantzunik jazo. Ez dakit zergatik. Esperientzia falta? Krisia ote?

Esan behar dut orain dela bi hilabete pixkat etsituta nengoela. Beraz hemendik kanpo curriculuma bidaltzea erabaki nuen. Hainbat egunkarietara bidali nuen ea zer gertatzen zen ikusteagatik. Egia esan ez nuen erantzunik espero. Baina gaur goizean txundituta geratu nintzen. Postontzia ireki bezain pronto, gutun bat erori egin zen. Gutun bakarra zegoen. Beraz hartu eta kuriositate handiz aztertu nuen. ABC egunkariaren logoa agertzen zelako batez ere. Hasieran harrituta nengoen baina gutuna ireki ondoren eta irakurtzen joan ahala, nire bihotzaren taupadak bizkortuz joan ziren. Ezin nuen sinetsi bertan jartzen zuena. ABC egunkariko zuzendariak bidalitako gutuna zen. Bertan eskaintza erakargarri bat zegoen. Egunkari horretan lanpostu bat eskaintzen zidaten gastu guztiak ordainduta. Arazoa zen hurrengo egunerako bertan egon behar nintzela eta azkeneko hegazkina bost ordutan ateratzen zela.

Baina zergatik eskaintzen zidaten horrelako lanpostu bat ni ezagutu gabe? Txantxa bat izango zen edo norbait nitaz barre egin nahi zuen? Zer dela eta gutun hau? Nahastuta nengoen eta gainera denbora gutxi nuen zer egin erabakitzeko. Alde batetik egia bada, nire ametsa beteko egingo zen eta kazetari bezala lan egiteko aukera agertzen zen. Baina beste aldetik pena ematen zidan orain arte nuen bizitza uztea. Momentu horretan zalantza asko nituen buruan.

Azkenean erabaki bat hartu nuen. Beraz bizkor maleta egin lau gauzekin eta ziztu bizian aireportura abiatu nintzen. Agian erotasun bat izan zen baina bizitza honetan zure ametsak bete egin nahi baditugu, arriskatu egin behar garela uste dut. Azken finean ez dakigulako non bukatuko dugun gure hezurrekin eta gure naiak betetzea inportanteena delako zoriontsu izateko.

Informazioaren iraultza.

•2010/03/03 • Utzi erantzun bat

Orain dela urte batzuk, erreboluzio bat hasi zen. Informazioarena hain zuzen, batez ere internet agertu zenetik eta euskarri digitalei esker.

Betidanik papera erabili da euskarri bezala informazioa zabaltzeko. Teknologia aurrera egiten duenez, euskarri berriak agertu egin dira: telefono mugikorrak, ordenagailuak, pantaila elektronikoak eta mota horretako tresnak. Baina benetako iraultza interneti sor diogu. Interneten ezaugarri garrantzitsuenak dohaintasuna eta askatasuna direla esango nuke. Honi esker edozeinek argitaratu ditzake iritziak, albisteak, informazioa etab. Teknologian aldaketa bat sortzen ari da eta era berean informazioa lortzeko eta zabaltzeko era berri bat agertzen ari da.

Informazioa maneiatzen dutenek, kasu honetan egunkariak, egoera hau aztertu egin dute eta konponbide bat bilatzen ari dira. Orain jendea albisteak edo informazioa bilatzerako orduan, gehienbat internet erabiltzen dute. Azkartasunagatik, berriak etengabe berritzen ari direlako, prezioagatik edo edozein arrazoiengatik sarea nahiago dute. Hori dela eta, egunkarientzat internet aliatu edo etsai bezala joka dezake. Beraz, egunkariek interneten sartzea erabaki dute merkatua ez galtzeko. Orain arte beren zerbitzuak doanik eskaintzen ari dira. Baina gutxika gauzak aldatzen doaz. Erreboluzio hori dela eta, informazioan adituak direnen ustez, papera garrantzia galduko du urte batzuen barru eta beharrezkoa dela teknologia berriez baliatzea informazioa zabaltzeko eta konpetentziari aurre egiteko. Bestela bidean galtzeko arriskua ager daiteke. Beraz, informazioa salgai jarri nahi dute eta norbait sarean egunkari baten irakurle izan nahi badu, ordaindu egin beharko du.

Ni behintzat ez nago guztiz ados. Alde batetik, ez dut ongi ikusten interneten albiste bat irakurtzeko ordaindu beharko denik. Orain arte doan izan da eta horrela jarraitu behar duela uste dut. Bukatzeko, informazioa formatu digitaletan zabaltzea alde positibo batzuk dituela esan nahiko nuke. Arazoa da egunero paper mordoa galtzen dela eta zuhaitz asko mozten direla egunkariak, aldizkariak eta horrelakoak sortzeko. Etorkizunean paperaren erabilera murrizten bada eta ez badugu paper gehiago alferrik galtzen, pausu handi bat emango dugula uste dut.

 
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.